Ikusentzunezkoa istorioak kontatzeko lengoaia eraginkorra da. Bideoaren aldaera guztiak lantzen ditugu: Erreportajeak, web telebista, bideoblogak, animazioa, streaminga…
Batzuek goizegi lurperatu nahi izan badute ere, papera edozein istorio on kontatzeko euskarri lagungarria da oraindik. Gutenberg hil da, gora Gutenberg!
Sakelako telefonoa konektatzeko gailu unibertsala bilakatuko zela esan zigun lagun batek duela zenbait urte. Arrazoia zuen: Web mugikorra, errealitate areagotua, aplikazioak…
Internet istorio guztien ama da, kontakizun on baten ardatza. Edukia sortzen dugu, sare sozialak kudeatzen ditugu eta blogak eraiki… Zure kontaketa kronika batean bilakatzen dugu.